[Aiaraldea]  Aiaraldea  euskaldun!  Konpromisoa  eta  maitasuna

[Aiaraldea] Aiaraldea euskaldun! Konpromisoa eta maitasuna

Aiaraldea.eus gunetik hartutako testua 2016ko abenduaren 3a berezia izango da aurten. Ez da ohiko Euskararen Egun bat gehiago izango. Ziurrenik lehen aldiz, Aiaraldea osatzen duten 9 udalerrietako herritar eta elkarteek elkarlanean antolatuko dute aurtengo euskararen eguna. Kanpaina bateratua izango da, bai eta ekimen bateratua ere, abenduaren 3a larunbata izanik, eskualde guztiko herritar eta entitateek Amurrion egingo baitute ekitaldi berezi bat; euskararen aldeko konpromisoak hartu eta jendaurrean adierazteko ekitaldia hain zuzen ere.ç “Aiaraldea euskaldun! Konpromisoak eta maitasuna” Otsailean eratu zen eta normalizazioan elkarlanean aritzeko helburua duen Aiaraldeko Euskalgintza Gehiago irakurri [...]
[Elgoibar]  Euskara  jalgi  hadi  plazara!

[Elgoibar] Euskara jalgi hadi plazara!

elgoibarkoizarra.eus-etik ekarrita Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak antolatuta, Jalgi hadi plazara! ekimena izango dugu ostiral honetan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Hasteko, giza katea izango da 19:00etan, Kalegoen plazan hasita, eta ondoren, Plazera plazara jaialdia, 19:30ean, Maalako parkean. Elgoibarko Izarrak koordinatzen du Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldea, eta talde hori 2013an hasi zen Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltako ekimenak prestatu eta antolatzen. Ekimen horien helburu nagusia elgoibartarron euskaltasuna aldarrikatzea da; gure euskaldun izateko borondatea plazaratzea, eta, batez ere, hiru ezaugarri dituzte antolatzen ditugun ekimenak: Parte-hartzaileak Gehiago irakurri [...]
[Derio]  Zurekin  Derio  euskaldunago

[Derio] Zurekin Derio euskaldunago

Tximintx euskara elkartearen bazkidetza kanpainarekin egin du bat aurten Derion Euskararen Nazioarteko Egunak. Horregatik, bi ekimenak elkartu eta abenduaren 3an deia egin diete herriko euskaltzaleei Derio euskalduna irudikatu eta erronka berriak proposatzeko. Goiz osoko egitaraua prestatu dute derioztarrek.  Tailer batekin abiatuko dute goiza, euskaltzaleen parte hartzearekin egingo duten tailerra. Haurrek ere izango dute zer egina eta zer ikusia abenduaren 3an, txontxongilo saio bat eskainiko diete eta. Azkenik, ekitaldi sorpresa batekin bukatuko dute eguerdian. Azken ekitaldi hontarako euskarari buruzko esaldi bat postit batean idatzi eta ekitaldira eramateko eskatu diete herritarrei Tximintx Gehiago irakurri [...]