[Elgeta]  Euskarak  urte  osoan  argi  egin  dezan  aldarrikatu  dute  Elgetan

[Elgeta] Euskarak urte osoan argi egin dezan aldarrikatu dute Elgetan

Goienatik ekarrita testua eta argazkia (Goiena, cc-by-sa) Elgetarrek goizean goizetik burutu dituzte Euskararen Egunarekin lotutako ekintzak: goizean eskolan eta arratsaldean herriko plazan. Mosaiko erraldoia, horma, txokolate-jana, eta ekitaldia egin dituzte herriko hainbat elkarteren parte hartzearekin. Ilundutakoan, euskararen argia piztu dute koloreetako argizko puxikekin. Argazki galeria Goiena.eus Gehiago irakurri [...]
[Arrasate]  Giro  onean  bildu  ziren  euskaltzaleak  Arrasateko  Euskalgintzak  deituta

[Arrasate] Giro onean bildu ziren euskaltzaleak Arrasateko Euskalgintzak deituta

Goienatik hartutako berria, bideoa eta argazkiak (goiena, cc-by-sa) Arrasateko Euskalgintzak antolatuta, atzo iluntzean egin zen Euskararen Eguneko ekitaldi nagusia. Jende asko batu zuen euskararen aldeko aldarriak, eta antolatzaileek balorazio oso positiboa egin zuten. Seber Altube plazan elkartu eta datzan egin ostean kalejiran heldu ziren Herriko Plazaraino. Bertan Patxi Monterok gidatuta soka dantza egin zuten. Amaieran, Erabizitzea izeneko manifestuaren irakurketan Euskalgintzaren izenean Pili Lopez Gorosabelek hartu zuen hitza eta Maria Ubarretxena alkateak ere izan zituen berba batzuk. Gehiago irakurri [...]
[Derio]  Konpromisoak  hartu  dituzte  herriko  21  eragilek  hurrengo  364  egunetarako

[Derio] Konpromisoak hartu dituzte herriko 21 eragilek hurrengo 364 egunetarako

Atzo ospatu egin zen Derion euskararen eguna, Tximintxek eta Derioko udalak antolatuta. Ekitaldi nagusia arratsaldeko 7etan izan zen Birikan. Ekitaldi horretan Derioko 21 eragilek (Sutondoan, Lainomendi, Txoriberri, Iparralde, Piperdun, Miragarri, Arteaga F.T., Derioko saskibaloi taldea, Adarve-Pozgarri F.T., Berbalagunak, Gure Señeak, Guraso elkartea, Txepetxa AEK, Ludoteka, Santzoka, Jai Batzordea, Jaja Troupe, Untza mendi taldea, Derio komunikazioa, udaleko zinegotziak eta Tximintx) hurrengo urterako euskarazko konpromisoak hartu zituzten eta zuhaitz batetik eskegi egin zituzten. Horren ostean, eragile guztiek kandelaz osatutako Euskarak 365 egun Derion esaldia piztu zuten, eragile bakoitzak Gehiago irakurri [...]
Toki  komunikabideen  edizio  berezia,  abenduaren  3an

Toki komunikabideen edizio berezia, abenduaren 3an

TOKIKOM sareko hainbat hedabidek zenbaki berezia kaleratu dute, erdaraz, euskara ulertzen ez dutenei ere euskal komunitatearen berri emateko. Normalean euskara hutsez argitaratzen diren zazpi toki komunikabidek oso zenbaki berezia kaleratu dute gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko: 2014an AIARALDEA aldizkariak izandako ideiari jarraiki, Beterri-Buruntzaldeko AIURRI, Araban banatzen den ARABAKO ALEA, Elgoibarko BARREN, Debagoienako GOIENA, Uribe-Kostako HIRUKA, Urumeako KRONIKA eta Lasarte-Oriako TXINTXARRI aldizkariek salbuespena egin dute gaur, eta erdarazko zenbaki berezia argitaratu dute, euskara ulertzen ez dutenei euskal komunitatearen berri emateko. Toki komunikabide horiek gehigarri Gehiago irakurri [...]
Iruñean  udaletxearen  parean  bildu  dira  euskaltzaleak

Iruñean udaletxearen parean bildu dira euskaltzaleak

Udal plaza izan da aurten berriro ere Iruñerriko euskaltzaleon topagunea Euskarak 365 egun ekimenaren baitan. Julio Soto bertsolariak prestatutako bertsoak baliatuz eta Duguna dantza taldeko kideek gidatuta, soka-dantza egin dute bertaratutako guztiek. Erabili, bizi, erabizi mezuaren irakurketa Kike Diez de Ulzurrun euskaltzaleak egin du Iruñeako hitzorduan. Ekitaldiaren antolaketan parte hartu dute: Karrikiri Iruñeko euskaldunon elkartea, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartea, Karrikaluze Atarrabiako euskaldunon elkartea, Txantreako Euskaldunon Biltoki elkartea, Berriozarko Zorroka elkartea, Duguna dantza taldea eta Euskaltzaleen Topagunea. Bilkuraren gaineko informazio gehiago: Diario Gehiago irakurri [...]
Elgoibar  dantzan  jarri  du  ‘Beitxu,  Beitxu!’  kantuaren  lipdub-ak  [Barren]

Elgoibar dantzan jarri du ‘Beitxu, Beitxu!’ kantuaren lipdub-ak [Barren]

Jatorrizko testua eta argazkia: barren.eus (cc-by-sa)   1.000tik gora elgoibartarrek hartu dute parte Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldekoek Elgoibarko kaleetan grabatu duten lipdub-ean. 64 elkarte eta erakunde egon dira ordezkatuta eta bakoitzak bere kolore eta ukitu berezia eman dio grabazioari. Ziur denak daudela emaitza ikusteko irrikan. Hona hemen Beitxu, Beitxu! kantuarekin egindako lipdub-a. Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldea osatzen duten lagunek elgoibartarron euskalduntasuna herriko kale eta plazetan modu parte-hartzaile eta jai-giroan aldarrikatzea nahi izan dute lipdub honekin. Ekimenak izan duen harrera eta arrakasta ikusi ostean, helburua lortu dutela adierazi Gehiago irakurri [...]
Plazara  aterako  gara  berriro  ere  euskaltzaleak

Plazara aterako gara berriro ere euskaltzaleak

Beste urte batez jarri dugu martxan Euskarak 365 egun ekimena, Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan. Herriz herri euskaltzaleen elkarteek eta herriko euskalgintzako eragileek antolatutako ekitaldiak izango dira ekimenaren ardatza eta horrekin batera, kanpaina jarri da martxan Euskal Herriko eskualde ezberdinetan. Aurtengo ekimenaren leloa ErabiZi da. Euskaraz bizitzeko hautua egiteko deia egin nahi da kanpainaren bidez eta horretarako, bakoitzak bere errealitatetik eta egoeratik asko egin dezakeela azpimarratu nahi dugu. Egunerokoan hartzen diren erabaki eta hautuetatik euskara erabiltzeko eta euskaraz bizitzeko espazioak sortzearen alde egin nahi dugu horrela. Ekimenaren bidez euskaltzaleen Gehiago irakurri [...]
[Iruñea]  Soka-dantza

[Iruñea] Soka-dantza

Euskarak 365 egun ekimenaren barruan soka-dantza egin zuten 2014an Iruñerriko euskaltzaleen elkarteek Iruñeko udaletxeko plazan. Julio Sotok prestatutako bertsoak erabiliz eta Duguna dantza taldeko kideen argibideak jarraituz, euskaltzaleen topagune bihurtu zuten udaletxeko plaza. Antolatzaileak: Karrikiri Iruñeko euskaldunon elkartea, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartea, Karrikaluze Atarrabiako euskaldunon elkartea, Txantreako Euskaldunon Biltoki elkartea, Berriozarko Zorroka elkartea, Duguna dantza taldea eta Euskaltzaleen Topagunea. Bertsoak: Julio Soto 1) Mundu hau da guztiona kolorea dariona (bis) Hizkuntza mundu zati berezia den bati zentzu ematen diona (bis) 2) Nafarroan Gehiago irakurri [...]

Euskaltzaleen auzotik euskararen herrira

Auzotik herrira, euskaltzaleen auzolanetik herri euskaldunera. Euskaraz bizi nahi duen herriak iraunarazi du euskara. Euskaltzaleen ahaleginik gabe, nekez izango luke hizkuntzak gaur duen lekua gure gizartean eta nekez iraungo luke bizi eta indarrez inguruko hizkuntzen artean. Euskaltzaleen ahalegina eta ekarpenari esker dugu gaur euskaldunon hiztun komunitate bizi eta zabala. Sortu ditugunengatik, bizi eta eragin dugunarengatik gara gaur, komunitatea, euskararen herria egunetik egunera sortzen eta birsortzen duen jendea. Badakigu herrietan antolatzen; asmatu dugu euskaraz ikasteko eskolak eta euskaltegiak sortzen; kultur sorkuntza, eskaintza eta transmisioa euskaratik eta euskaraz egiten Gehiago irakurri [...]