Iruñean udaletxearen parean bildu dira euskaltzaleak

irunea2015Udal plaza izan da aurten berriro ere Iruñerriko euskaltzaleon topagunea Euskarak 365 egun ekimenaren baitan. Julio Soto bertsolariak prestatutako bertsoak baliatuz eta Duguna dantza taldeko kideek gidatuta, soka-dantza egin dute bertaratutako guztiek.

Erabili, bizi, erabizi mezuaren irakurketa Kike Diez de Ulzurrun euskaltzaleak egin du Iruñeako hitzorduan.

Ekitaldiaren antolaketan parte hartu dute: Karrikiri Iruñeko euskaldunon elkartea, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartea, Karrikaluze Atarrabiako euskaldunon elkartea, Txantreako Euskaldunon Biltoki elkartea, Berriozarko Zorroka elkartea, Duguna dantza taldea eta Euskaltzaleen Topagunea.

Bilkuraren gaineko informazio gehiago: Diario de Noticias (noticiasdenavarra.com)

Iazko bideoa eta soka-dantzarako Julio Sotok prestatutako bertsoak: soka-dantza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude