[Iruñea] Soka-dantza

Euskarak 365 egun ekimenaren barruan soka-dantza egin zuten 2014an Iruñerriko euskaltzaleen elkarteek Iruñeko udaletxeko plazan. Julio Sotok prestatutako bertsoak erabiliz eta Duguna dantza taldeko kideen argibideak jarraituz, euskaltzaleen topagune bihurtu zuten udaletxeko plaza.

Antolatzaileak: Karrikiri Iruñeko euskaldunon elkartea, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartea, Karrikaluze Atarrabiako euskaldunon elkartea, Txantreako Euskaldunon Biltoki elkartea, Berriozarko Zorroka elkartea, Duguna dantza taldea eta Euskaltzaleen Topagunea.

Bertsoak: Julio Soto

1) Mundu hau da guztiona
kolorea dariona (bis)
Hizkuntza mundu zati
berezia den bati
zentzu ematen diona (bis)

2) Nafarroan buruz-buru
Iruñea hiriburu (bis)
Pozez, alaitasunez
eta askatasunez
euskaraz bizi nahi dugu! (bis)

3) Aztu gabe atzo, gero
guk gaur nahi dugu hitz bero (bis)
Aupa! Mingainak blaitu!
Euskarak behar gaitu
egunero-egunero (bis)

4) Lantokian, mahai bueltan
asteroko erosketan (bis)
Indartzeko gehiago
handitasuna dago
une txiki horietan (bis)

5) Ale txiki bat eskatzen
handiagoa eskaintzen (bis)
Izateko desioz
jarraitu ilusioz
kaleak koloreztatzen (bis)

6) Bakoitzak bere esparruan
txingurriaren larruan (bis)
Amets egin, aritu
borrokatu, sentitu
bihotza mingain barruan (bis)

2 thoughts on “[Iruñea] Soka-dantza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude