[Getxo] Zer egingo zenuke Getxo euskaldunagoa egiteko?

Abenduaren 3an, Euskararen egunean, POST-IT art egingo dugu Erromon eta Algortan. Herrikideen iritziak jaso nahi ditugu eta horretarako galdera bat egin nahi dizuegu: zer egingo zenuke Getxo euskaldunago izateko?

Goizeko 11etatik aurrera Errogetxo_kartelamoko Gobelondo kalean egongo gara eta arratsaldeko 17:00etatik aurrera Algortako San Nikolas plazan. Musika, mokadutxoa eta euskaraz gozatzeko egun ederra izango dugu aurretik.

Horregatik, herrikide guztion parte hartzea eskatu nahi dizuegu, zuen iritziak ezinbestekoak direlako guretzat. Jasotako mezu guztiak gorde, irakurri eta horiek guztiak errealitate bihurtzeko konpromisoa hartuko dugu. Bizarra Lepoanek zuen iritzi eta mezuekin datozen urteetarako egitasmo berriak abian jarriko ditu.

Beraz, etorri euskararen egunaz gozatzera, Getxo euskalduntzera!

Zurekin Getxo Euskaldunago!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude