Erronkaz bete dezagun Euskal Herria

Pauso bat aurrera. Euskaraz bizitzeko erabakiak hartu eta urratsak emateko garaia da. Horrela ari dira egiten milaka herritar eta ehunka eragile egunez egun: euskaraz bizitzeko hautua egin eta inoren zain egon gabe, konpromisoak hartu eta koherentziaz jokatu.

Miloika urrats txiki eta handiren batura izango da euskaraz biziko den Euskal Herria, euskararen herria. Eta horregatik aurten erronkak proposatzeko gonbitea egin nahi dizuegu.

Abenduaren 3an lagundu Euskal Herria erronkaz betetzen:

1.- Proposatu zure herrian euskaraz bizitzeko erronka bat

2.- Zabaldu sare sozialetan erronka ondoko hiru etiketak erabiliz:

  • Ekimenarena: #365egun
  • Zure herriaren izena: #getxo #atarrabia #hendaia #gasteiz #aretxabaleta #maule #baigorri
  • Erronka proposatzen duzun arloa: #kultura #aisialdia #kirola #hezkuntza #komunikabideak #administrazioa #merkataritza #enpresak #herritarrak #elkarteak

3.- Euskal Herriko mapan kokatuko dugu zuk proposatutako erronka

365mapa