[Derio] Zurekin Derio euskaldunago

derio_egitarauaTximintx euskara elkartearen bazkidetza kanpainarekin egin du bat aurten Derion Euskararen Nazioarteko Egunak. Horregatik, bi ekimenak elkartu eta abenduaren 3an deia egin diete herriko euskaltzaleei Derio euskalduna irudikatu eta erronka berriak proposatzeko.

Goiz osoko egitaraua prestatu dute derioztarrek.  Tailer batekin abiatuko dute goiza, euskaltzaleen parte hartzearekin egingo duten tailerra. Haurrek ere izango dute zer egina eta zer ikusia abenduaren 3an, txontxongilo saio bat eskainiko diete eta. Azkenik, ekitaldi sorpresa batekin bukatuko dute eguerdian. Azken ekitaldi hontarako euskarari buruzko esaldi bat postit batean idatzi eta ekitaldira eramateko eskatu diete herritarrei Tximintx elkarteko kideek.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude