[Derio] Konpromisoak hartu dituzte herriko 21 eragilek hurrengo 364 egunetarako

tximintx_365Atzo ospatu egin zen Derion euskararen eguna, Tximintxek eta Derioko udalak antolatuta. Ekitaldi nagusia arratsaldeko 7etan izan zen Birikan. Ekitaldi horretan Derioko 21 eragilek (Sutondoan, Lainomendi, Txoriberri, Iparralde, Piperdun, Miragarri, Arteaga F.T., Derioko saskibaloi taldea, Adarve-Pozgarri F.T., Berbalagunak, Gure Señeak, Guraso elkartea, Txepetxa AEK, Ludoteka, Santzoka, Jai Batzordea, Jaja Troupe, Untza mendi taldea, Derio komunikazioa, udaleko zinegotziak eta Tximintx) hurrengo urterako euskarazko konpromisoak hartu zituzten eta zuhaitz batetik eskegi egin zituzten.

Horren ostean, eragile guztiek kandelaz osatutako Euskarak 365 egun Derion esaldia piztu zuten, eragile bakoitzak letra bat piztuz. Amaitzeko, Derioko alkateak, Esther Apraizek, udaleko taldeek adostutako manifestua irakurri zuen eta Tximintxeko Eider Palmouk ere irakurri zuen Erabizi izeneko testua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude