[Soraluze]  Pil-Pilean  euskara  elkarteak  20  urte

[Soraluze] Pil-Pilean euskara elkarteak 20 urte

Pil-Pilean elkarteak 20. urteurrena ospatzeko baliatuko du abenduaren 3a. Larunbateko jaiaren bueltan prestatu dituztenak plaentxia.eus gunetik jaso ditugu (aitortu eta partekatu cc-by-sa):   Dena gertu zapatuko ospakizun handirako Dena gertu dago etzi herriko euskaltzaleok egingo dugun ospakizunerako. Orain arte esan gabeko zenbait ohar eta informazio jaso ditugu ondorengo lerrootan. Goizeko gogoeta antzokiko sutondoan Azkenean goizeko gogoeta, “Batu Sutondora: Euskara eta gu”, ez da elizpean egingo, antzokian egingo da. Dagoeneko 40 lagunek eman dute izena. Norbere bizipenetatik abiatuta, euskararekin dugun harremanari erreparatu eta denon artean Gehiago irakurri [...]
[Soraluze]  Ehundaka  euskaltzale  batu  dira  plazan  Euskararen  eguna  kantuan  eta  dantzan  ospatzera

[Soraluze] Ehundaka euskaltzale batu dira plazan Euskararen eguna kantuan eta dantzan ospatzera

Plaentxia.eus-etik hartutako argazkia, bideoak eta testua (Plaentxia.eus, cc-by-sa) Erabili, bizi, erabizi. Horixe da Elene Alberdik eta Iosu Elorza euskaltzaleek plaza euskalzalez betea zela irakurri duten mezua. Abesbatzako kideekin batera Oskorriren Euskal Herrian euskaraz abesten eman zaio amaiera ospakizunari. Dultzaineroek lagunduta abiatu dira euskaltzalez osatutako bi jende ilara Plaza Zaharrerantz. Kalebarrenen geldialdia egin dute, dultzainak isildu dira eta balkoietatik abesbatzako kideek eta beste zenbait kantuzalek Julio Soto bertsolariak jarritako koplak kantatu dituzte. Ostean, Urrats dantza taldeko dantzariek eta beste hainbat dantzazalek bi ilaren erdian dantza egin dute, Gehiago irakurri [...]