Iruñean  udaletxearen  parean  bildu  dira  euskaltzaleak

Iruñean udaletxearen parean bildu dira euskaltzaleak

Udal plaza izan da aurten berriro ere Iruñerriko euskaltzaleon topagunea Euskarak 365 egun ekimenaren baitan. Julio Soto bertsolariak prestatutako bertsoak baliatuz eta Duguna dantza taldeko kideek gidatuta, soka-dantza egin dute bertaratutako guztiek. Erabili, bizi, erabizi mezuaren irakurketa Kike Diez de Ulzurrun euskaltzaleak egin du Iruñeako hitzorduan. Ekitaldiaren antolaketan parte hartu dute: Karrikiri Iruñeko euskaldunon elkartea, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartea, Karrikaluze Atarrabiako euskaldunon elkartea, Txantreako Euskaldunon Biltoki elkartea, Berriozarko Zorroka elkartea, Duguna dantza taldea eta Euskaltzaleen Topagunea. Bilkuraren gaineko informazio gehiago: Diario Gehiago irakurri [...]