[Getxo]  Zer  egingo  zenuke  Getxo  euskaldunagoa  egiteko?

[Getxo] Zer egingo zenuke Getxo euskaldunagoa egiteko?

Abenduaren 3an, Euskararen egunean, POST-IT art egingo dugu Erromon eta Algortan. Herrikideen iritziak jaso nahi ditugu eta horretarako galdera bat egin nahi dizuegu: zer egingo zenuke Getxo euskaldunago izateko? Goizeko 11etatik aurrera Erromoko Gobelondo kalean egongo gara eta arratsaldeko 17:00etatik aurrera Algortako San Nikolas plazan. Musika, mokadutxoa eta euskaraz gozatzeko egun ederra izango dugu aurretik. Horregatik, herrikide guztion parte hartzea eskatu nahi dizuegu, zuen iritziak ezinbestekoak direlako guretzat. Jasotako mezu guztiak gorde, irakurri eta horiek guztiak errealitate bihurtzeko konpromisoa hartuko dugu. Bizarra Lepoanek zuen iritzi eta mezuekin datozen urteetarako Gehiago irakurri [...]
[Getxo]  365  egunez  Erabizitzera  deitu  zuten  Getxon

[Getxo] 365 egunez Erabizitzera deitu zuten Getxon

Hiruka.eus-etik ekarritako testua eta argazkia (Hiruka.eus, cc-by-sa) Atzo, getxoztar asko batu ziren San Nikolas plazan euskararen alde. Azebarri kultur elkartean triki-kantu askaria egin ostean, dantzan egin zuten Aixerrota institutuko ikasleek prestatutako flashmob-agaz, udal musika bandaren doinuei jarraituz. Ostean Euskarak 365 Egun ekitaldia prestatu zuten Bizarra Lepoan eta EGIZU elkarteek. 1.000 kandelatxogaz eta hurbildutakoen beroagaz isiotu zuten "Euskarak 365 Egun" goiburua. Eta Euskararen Egunean, hamaika euskaldunei helarazitako mezua, hauxe: Erabili , bizi, erabizi "Euskararen nazioarteko egunean, euskarak 365 egun dituela esatera gatoz aurten ere. Horregatik diogu: Gehiago irakurri [...]