[Gasteiz]  Euskaraz  bizi  ahal  izateko  erronkak  plazaratuko    dituzte  herritarrek  Euskararen  Egunean

[Gasteiz] Euskaraz bizi ahal izateko erronkak plazaratuko dituzte herritarrek Euskararen Egunean

Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan Gasteizen EUSKARAK 365 EGUN ekimena antolatuko da aurten ere. Herriz herri euskaltzaleen elkarteek eta herriko euskalgintzako eragileek antolatutako ekitaldiak izango dira ekimenaren ardatza. Gasteizen GEU elkarteak koordinatzen du ekimena beste zenbait eragilerekin elkarlanean. Aurtengo ekimenaren leloa Pauso bat aurrera da. Herrian euskararen arloan aurrerapausoak emateko erronkak proposatu nahi ditugu. Horretarako, herritarrei beraien ekarpenak egiteko eskatuko diegu: Zeintzuk dira zure erronkak euskararekiko? Ekarpen hauek guztiak Oihaneder Euskararen Etxean kokatuta egongo den Euskaldunon Erronken Zuhaitzean eskegi ahal izango dira, urtarrilaren Gehiago irakurri [...]