[Elgoibar]  Euskara  jalgi  hadi  plazara!

[Elgoibar] Euskara jalgi hadi plazara!

elgoibarkoizarra.eus-etik ekarrita Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak antolatuta, Jalgi hadi plazara! ekimena izango dugu ostiral honetan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Hasteko, giza katea izango da 19:00etan, Kalegoen plazan hasita, eta ondoren, Plazera plazara jaialdia, 19:30ean, Maalako parkean. Elgoibarko Izarrak koordinatzen du Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldea, eta talde hori 2013an hasi zen Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltako ekimenak prestatu eta antolatzen. Ekimen horien helburu nagusia elgoibartarron euskaltasuna aldarrikatzea da; gure euskaldun izateko borondatea plazaratzea, eta, batez ere, hiru ezaugarri dituzte antolatzen ditugun ekimenak: Parte-hartzaileak Gehiago irakurri [...]
Elgoibar  dantzan  jarri  du  ‘Beitxu,  Beitxu!’  kantuaren  lipdub-ak  [Barren]

Elgoibar dantzan jarri du ‘Beitxu, Beitxu!’ kantuaren lipdub-ak [Barren]

Jatorrizko testua eta argazkia: barren.eus (cc-by-sa)   1.000tik gora elgoibartarrek hartu dute parte Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldekoek Elgoibarko kaleetan grabatu duten lipdub-ean. 64 elkarte eta erakunde egon dira ordezkatuta eta bakoitzak bere kolore eta ukitu berezia eman dio grabazioari. Ziur denak daudela emaitza ikusteko irrikan. Hona hemen Beitxu, Beitxu! kantuarekin egindako lipdub-a. Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldea osatzen duten lagunek elgoibartarron euskalduntasuna herriko kale eta plazetan modu parte-hartzaile eta jai-giroan aldarrikatzea nahi izan dute lipdub honekin. Ekimenak izan duen harrera eta arrakasta ikusi ostean, helburua lortu dutela adierazi Gehiago irakurri [...]

[Elgoibar] Eman atxikimendua euskarari

Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3an, baina guk egunero ospatzen dugu euskararen eguna. Euskarak, guretzako, 365 egun dituelako, euskara ez delako egun bateko kontua. Euskarak #365EGUN manifestuaren atxikimendu-bilketa abiatuko dugu gaur. Euskarak #365EGUN manifestua idatzi dugu Euskararen Nazioarteko Eguna herritarrok elkarrekin antolatu eta ospatzeko sortutako asanbladakook. Manifestua idatzi dugu, abenduaren 3a ospatzeko ez ezik aldarrikatzeko eguna ere badelako. Euskarak 365 egun dituelako guretzako, eta euskarari 365 egun horiek eman nahi dizkiogulako. Eta badakigulako, jakin, geure esku dagoela hori, geure konpromisoa izango dela euskarari bizia, arnasa, emango diona. Hona Gehiago irakurri [...]