[Durango] "Zergatik ez" maratoia

Durangon ekin zioten 2011 urtean Euskarak 365 egun ekimenaren antolakuntzari. Hirugarren urtea da beraz Berbaro taldearentzat (Berbaro elkartea, Anboto komunikabideak eta Plateruena Kafe Antzokia) Durangoko eta eskualdeko euskaltzaleei zuzentzen zaiena. Aurten berezitasun batekin datoz Berbaroko lagunak: ekimenaren lemari jarraituz, urte osoan eskaintzen dituzten tailer batzuk hartu eta maratoia antolatu dute Durangoko Pinondo Etxean.  Zergatik ez? tailerrak erabilera sozialaren inguruko gogoeta egiteko eta sortzeko tailerrak dira. Abenduaren 2, 3 eta 4an beraz, Durangora hurbildu eta kanpainan parte hartzeko aukera paregabea dugu. Informazio gehiago: http://www.berbaro.com/zergatik-ez-maratoia/   EUSKARAK Gehiago irakurri [...]

Euskaltzaleak plazara ateratzeko deia

Gaur goizean aurkeztu dugu “Euskarak 365 Egun” ekimena, herriz herri ekitaldi ugari bilduko dituen ekimen zabala. Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako ekimena Topagunean biltzen diren herri eta eskualdetako 36 euskaltzale elkartek antolatu dutela azaldu du Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak goizeko aurkezpenean. “Euskarak 365 Egun” ekimenaren bidez euskaltzaleei plazara ateratzeko deia egin nahi izan diegu antolatzaileek. Izan ere, euskararen normalizazioan euskaltzaleek egindako lanaren aldarrikapena egin nahi du Topaguneak eta etorkizunean ere, hizkuntzaren normalizazioari bultzada berri bat emateko deia egin diegu euskaltzaleei, bakoitzak Gehiago irakurri [...]

[Basauri] Basaurin Be Bagara 365 egunez

Iazko abenduan euskaltzale talde batek eta Euskarabila Basauriko euskaldunen elkarteak 12 orduko jai handi bat ospatzera deitu zituen Basauriko euskaldunak. Jaiak Basauriko euskaldunen topagune izatea zuen helburu; herri itxuraz oso erdaldun honetan sakabanatuta bizi garen euskaldunon bilgune, elkar ezagutu eta elkarren berri izateko plaza; geure buruari eta herri osoari Basaurin ere euskaldunak asko garela erakutsi; euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatu; elkartuz gero, auzolanean, urrats handiak egin litezkeela frogatu; … Honela, herriko norbanako eta elkarte askoren arteko elkarlanetik sortu zen Basaurin Be Bagara jai ahaztezina, 12 orduz Basaurin euskara hutsez bizitzea posible egin zuena. Izandako Gehiago irakurri [...]

[Elgoibar] Eman atxikimendua euskarari

Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3an, baina guk egunero ospatzen dugu euskararen eguna. Euskarak, guretzako, 365 egun dituelako, euskara ez delako egun bateko kontua. Euskarak #365EGUN manifestuaren atxikimendu-bilketa abiatuko dugu gaur. Euskarak #365EGUN manifestua idatzi dugu Euskararen Nazioarteko Eguna herritarrok elkarrekin antolatu eta ospatzeko sortutako asanbladakook. Manifestua idatzi dugu, abenduaren 3a ospatzeko ez ezik aldarrikatzeko eguna ere badelako. Euskarak 365 egun dituelako guretzako, eta euskarari 365 egun horiek eman nahi dizkiogulako. Eta badakigulako, jakin, geure esku dagoela hori, geure konpromisoa izango dela euskarari bizia, arnasa, emango diona. Hona Gehiago irakurri [...]

Euskarak 365 egun

365 egun bizitzeko, aldarrikatzeko,  plazaratzeko, izateko, ospatzeko.  Abenduaren 3a hurbil dugu, 1949an Eusko Ikaskuntzaren ekimenez sortutako Euskararen Nazioarteko Eguna.  Eta abenduaren 3a ere bizitzeko, aldarrikatzeko, plazaratzeko, ospatzeko eguna izango da euskaltzaleontzako. Urte osoan zehar euskaraz bizi nahi dugunontzat eta euskaltzale garen guztiontzat egun garrantzitsua da abenduaren 3a, geurea delako. Baina hurrengo egunak, asteak eta hilabeteak ere garrantzitsuak direla ez dugu ahazten, horiek ere geure-geureak ditugulako. Euskaltzaleak biltzen hasi ginela urte asko joan dira jadanik eta herriz herri antolatuta gauden euskaltzaleok badakigu urte osoko ahaleginak ematen Gehiago irakurri [...]

Euskarak 365 egun

Euskararen Nazioarteko Egunean euskaraz bizi, aldarrikatu, plazaratu, izan eta ospatzeko deia egin dugu Euskaltzaleen Topagunetik, herriz herri antolatuta dauden euskaltzaleen elkarteetatik. Aurten, Euskarak 365 Egun dituela aldarrikatu nahi dugu, euskaraz nonahi eta noiznahi aritu nahi dugula, baina orain eta hemen nahi dugula euskaraz bizi. Euskaraz bizitzeko hautua egin dugunon aldarrikapena da, baina aldarrikapenetik haratago doana, ekimenetik eta antolakuntzatik asko duena. Euskaltzaleon hautua, hautu antolatua izan da urtetan; antolatzeko izan dugun bisioa hizkuntza komunitatearen garapenaren oinarrietako bat izan da: jakin dugu biltzen, elkarren arrimuan eragiten, hedabideak sortzen, Gehiago irakurri [...]