Zozketan  saritutako  zenbakia:  1466

Zozketan saritutako zenbakia: 1466

Gaur, otsailak 3, egin dugu “Euskarak 365 egun” ekimeneko errifaren zozketa. Zenbaki saritua 1466 izan da, Durangoko Berbaro elkarteak banatutako zenbakia, hain zuzen ere. Irabazleak gurekin harremanetan jar daitezke 94.621.57.80 telefono zenbakian edo iker@topagunea.eus helbidean.

Irabazleak telebista, GPSa, tableta eta argazki kamera jasoko ditu.

Mila esker parte hartu duzuen guztioi!

 

errifa_irabazlea

[Aiaraldea]  Aiaraldea  euskaldun!  Konpromisoa  eta  maitasuna

[Aiaraldea] Aiaraldea euskaldun! Konpromisoa eta maitasuna

Aiaraldea.eus gunetik hartutako testua 2016ko abenduaren 3a berezia izango da aurten. Ez da ohiko Euskararen Egun bat gehiago izango. Ziurrenik lehen aldiz, Aiaraldea osatzen duten 9 udalerrietako herritar eta elkarteek elkarlanean antolatuko dute aurtengo euskararen eguna. Kanpaina bateratua izango da, bai eta ekimen bateratua ere, abenduaren 3a larunbata izanik, eskualde guztiko herritar eta entitateek Amurrion egingo baitute ekitaldi berezi bat; euskararen aldeko konpromisoak hartu eta jendaurrean adierazteko ekitaldia hain zuzen ere.ç “Aiaraldea euskaldun! Konpromisoak eta maitasuna” Otsailean eratu zen eta normalizazioan elkarlanean aritzeko helburua duen Aiaraldeko Euskalgintza Gehiago irakurri [...]

Euskarak 365 egun errifak badu zenbaki saritua

4547 zenbakia izan da gaur, urtarrilak 25, eguerdian egindako zozketan saritua. Urtero modura, Euskarak 365 egun ekimenaren bueltan euskaltzaleen mugimenduak antolatzen duen errifak badu zenbaki saritua beraz. Azken urteetan moduan, irabazleak gailu elektronikoen sorta bat izango du sari modura eta horrela, telebista, argazki kamera, tableta eta GPSa eskuratuko ditu.   Otsailaren 29rarteko epea izango du irabazleak saritutako txartela Topagunean aurkezteko. Otsailaren 29a baino lehen irabazlea agertuko ez balitz, bigarren batek izango du aukera saria eskuratzeko. Horretarako, ordezko zenbakia ere badago: 2316. Mila esker parte hartu duzuen guztioi eta zorionak irabazleari! Gehiago irakurri [...]
Toki  komunikabideen  edizio  berezia,  abenduaren  3an

Toki komunikabideen edizio berezia, abenduaren 3an

TOKIKOM sareko hainbat hedabidek zenbaki berezia kaleratu dute, erdaraz, euskara ulertzen ez dutenei ere euskal komunitatearen berri emateko. Normalean euskara hutsez argitaratzen diren zazpi toki komunikabidek oso zenbaki berezia kaleratu dute gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko: 2014an AIARALDEA aldizkariak izandako ideiari jarraiki, Beterri-Buruntzaldeko AIURRI, Araban banatzen den ARABAKO ALEA, Elgoibarko BARREN, Debagoienako GOIENA, Uribe-Kostako HIRUKA, Urumeako KRONIKA eta Lasarte-Oriako TXINTXARRI aldizkariek salbuespena egin dute gaur, eta erdarazko zenbaki berezia argitaratu dute, euskara ulertzen ez dutenei euskal komunitatearen berri emateko. Toki komunikabide horiek gehigarri Gehiago irakurri [...]
Plazara  aterako  gara  berriro  ere  euskaltzaleak

Plazara aterako gara berriro ere euskaltzaleak

Beste urte batez jarri dugu martxan Euskarak 365 egun ekimena, Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan. Herriz herri euskaltzaleen elkarteek eta herriko euskalgintzako eragileek antolatutako ekitaldiak izango dira ekimenaren ardatza eta horrekin batera, kanpaina jarri da martxan Euskal Herriko eskualde ezberdinetan. Aurtengo ekimenaren leloa ErabiZi da. Euskaraz bizitzeko hautua egiteko deia egin nahi da kanpainaren bidez eta horretarako, bakoitzak bere errealitatetik eta egoeratik asko egin dezakeela azpimarratu nahi dugu. Egunerokoan hartzen diren erabaki eta hautuetatik euskara erabiltzeko eta euskaraz bizitzeko espazioak sortzearen alde egin nahi dugu horrela. Ekimenaren bidez euskaltzaleen Gehiago irakurri [...]
[Iruñea]  Soka-dantza

[Iruñea] Soka-dantza

Euskarak 365 egun ekimenaren barruan soka-dantza egin zuten 2014an Iruñerriko euskaltzaleen elkarteek Iruñeko udaletxeko plazan. Julio Sotok prestatutako bertsoak erabiliz eta Duguna dantza taldeko kideen argibideak jarraituz, euskaltzaleen topagune bihurtu zuten udaletxeko plaza. Antolatzaileak: Karrikiri Iruñeko euskaldunon elkartea, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartea, Karrikaluze Atarrabiako euskaldunon elkartea, Txantreako Euskaldunon Biltoki elkartea, Berriozarko Zorroka elkartea, Duguna dantza taldea eta Euskaltzaleen Topagunea. Bertsoak: Julio Soto 1) Mundu hau da guztiona kolorea dariona (bis) Hizkuntza mundu zati berezia den bati zentzu ematen diona (bis) 2) Nafarroan Gehiago irakurri [...]

Euskaltzaleen auzotik euskararen herrira

Auzotik herrira, euskaltzaleen auzolanetik herri euskaldunera. Euskaraz bizi nahi duen herriak iraunarazi du euskara. Euskaltzaleen ahaleginik gabe, nekez izango luke hizkuntzak gaur duen lekua gure gizartean eta nekez iraungo luke bizi eta indarrez inguruko hizkuntzen artean. Euskaltzaleen ahalegina eta ekarpenari esker dugu gaur euskaldunon hiztun komunitate bizi eta zabala. Sortu ditugunengatik, bizi eta eragin dugunarengatik gara gaur, komunitatea, euskararen herria egunetik egunera sortzen eta birsortzen duen jendea. Badakigu herrietan antolatzen; asmatu dugu euskaraz ikasteko eskolak eta euskaltegiak sortzen; kultur sorkuntza, eskaintza eta transmisioa euskaratik eta euskaraz egiten Gehiago irakurri [...]

Abendua hotz, plazak bero; euskarak 365 egun

Bigarrenez bota genuen erronka aurten: Euskararen Nazioarteko Egunean kalean aldarrikatu dezagun euskaltzaleontzako euskarak 365 egun dituela! Eta bigarrenez, herriz herri, Euskal Herriko txoko ezberdinetan ospakuntza eta aldarrikapena uztartu ditugu. "Abenduak 3, abendua hotz" esanez hasi zuen Urko Aristik aurtengo euskarak 365 egun ekimenerako prestatutako manifestua. Eta horrela izan da aurtengoa, abendu hasiera hotza; baina euskaltzaleen bilkurekin lortu dugu herrietako plazak epeltzea, euskaltzaleon aldarrikapenak kalera ateratzea. Hona euskarak 365 egun lelopean egindako hainbat ekimenen laburpena: Iruñerrian. Azaroaren 30ean antolatu zuten Iruñerriko euskaltzaleen elkarteek Gehiago irakurri [...]

Euskaltzaleon auzotik

Gertutik, hurbiletik bizi ditugun esperientzia eta harremanek arrastoa uzten digute, harremanak globalak diren garaiotan oraindik ere gertutasunetik eragiteak badu indarra. Helburu handiak gertuko ekimen eta proposamenekin ere lantzen dira eta hortaz aspaldi konturatu ginen herriz herri biltzen garen eragileak. Euskaltzaleok antolatuta gertutik gauzatu izan dugu euskaraz bizitzeko hautua beti, guneak sortuz, espazioak eraikiz, harreman sareak ehunduz. Euskaldunok gaur, gure herrian, hautua egin beharra dugu euskaraz bizi ahal izateko, eta hizkuntzaren normalizazio prozesuak luzeak direnez, luzaro elikatu behar izango dugu izateko gogoa . Euskaltzaleok gainera, euskaraz bizi eta aritzeko hautua Gehiago irakurri [...]

Bigarren urtez egin du Euskaltzaleen Topaguneen mugimenduak kalera, plazara irtetzeko deia abenduaren 3an. Ospatzeko eta aldarrikatzeko eguna dela azpimarratuko dugu aurten ere euskaltzaleok hitzordua, euskaldunok bagarela eta euskaraz bizitzeko hautua egin dugula ospatzeko eta urte osoan egiten den lana aldarrikatzeko. Euskarak 365 egun dituela esango dugu berriro ere eta Euskal Herriko hainbat herritako hormetan zintzilik dagoen aldarrikapena kalean, plazetan esango dugu, altu. Horretarako, hainbat ekitaldi prestatu dira abenduaren 3rako eta berauetan, besteak beste, Urko Aristi kazetariak idatzitako mezua irakurriko da. Ekitaldien eta bestelako hitzorduen zerrenda luzea da eta guk hurrengo Gehiago irakurri [...]