[Arrasate]  Giro  onean  bildu  ziren  euskaltzaleak  Arrasateko  Euskalgintzak  deituta

[Arrasate] Giro onean bildu ziren euskaltzaleak Arrasateko Euskalgintzak deituta

Goienatik hartutako berria, bideoa eta argazkiak (goiena, cc-by-sa) Arrasateko Euskalgintzak antolatuta, atzo iluntzean egin zen Euskararen Eguneko ekitaldi nagusia. Jende asko batu zuen euskararen aldeko aldarriak, eta antolatzaileek balorazio oso positiboa egin zuten. Seber Altube plazan elkartu eta datzan egin ostean kalejiran heldu ziren Herriko Plazaraino. Bertan Patxi Monterok gidatuta soka dantza egin zuten. Amaieran, Erabizitzea izeneko manifestuaren irakurketan Euskalgintzaren izenean Pili Lopez Gorosabelek hartu zuen hitza eta Maria Ubarretxena alkateak ere izan zituen berba batzuk. Gehiago irakurri [...]