Euskaltzaleen auzotik euskararen herrira

Auzotik herrira, euskaltzaleen auzolanetik herri euskaldunera. Euskaraz bizi nahi duen herriak iraunarazi du euskara. Euskaltzaleen ahaleginik gabe, nekez izango luke hizkuntzak gaur duen lekua gure gizartean eta nekez iraungo luke bizi eta indarrez inguruko hizkuntzen artean. Euskaltzaleen ahalegina eta ekarpenari esker dugu gaur euskaldunon hiztun komunitate bizi eta zabala. Sortu ditugunengatik, bizi eta eragin dugunarengatik gara gaur, komunitatea, euskararen herria egunetik egunera sortzen eta birsortzen duen jendea. Badakigu herrietan antolatzen; asmatu dugu euskaraz ikasteko eskolak eta euskaltegiak sortzen; kultur sorkuntza, eskaintza eta transmisioa euskaratik eta euskaraz egiten Gehiago irakurri [...]

Abendua hotz, plazak bero; euskarak 365 egun

Bigarrenez bota genuen erronka aurten: Euskararen Nazioarteko Egunean kalean aldarrikatu dezagun euskaltzaleontzako euskarak 365 egun dituela! Eta bigarrenez, herriz herri, Euskal Herriko txoko ezberdinetan ospakuntza eta aldarrikapena uztartu ditugu. "Abenduak 3, abendua hotz" esanez hasi zuen Urko Aristik aurtengo euskarak 365 egun ekimenerako prestatutako manifestua. Eta horrela izan da aurtengoa, abendu hasiera hotza; baina euskaltzaleen bilkurekin lortu dugu herrietako plazak epeltzea, euskaltzaleon aldarrikapenak kalera ateratzea. Hona euskarak 365 egun lelopean egindako hainbat ekimenen laburpena: Iruñerrian. Azaroaren 30ean antolatu zuten Iruñerriko euskaltzaleen elkarteek Gehiago irakurri [...]

Euskaltzaleon auzotik

Gertutik, hurbiletik bizi ditugun esperientzia eta harremanek arrastoa uzten digute, harremanak globalak diren garaiotan oraindik ere gertutasunetik eragiteak badu indarra. Helburu handiak gertuko ekimen eta proposamenekin ere lantzen dira eta hortaz aspaldi konturatu ginen herriz herri biltzen garen eragileak. Euskaltzaleok antolatuta gertutik gauzatu izan dugu euskaraz bizitzeko hautua beti, guneak sortuz, espazioak eraikiz, harreman sareak ehunduz. Euskaldunok gaur, gure herrian, hautua egin beharra dugu euskaraz bizi ahal izateko, eta hizkuntzaren normalizazio prozesuak luzeak direnez, luzaro elikatu behar izango dugu izateko gogoa . Euskaltzaleok gainera, euskaraz bizi eta aritzeko hautua Gehiago irakurri [...]

Bigarren urtez egin du Euskaltzaleen Topaguneen mugimenduak kalera, plazara irtetzeko deia abenduaren 3an. Ospatzeko eta aldarrikatzeko eguna dela azpimarratuko dugu aurten ere euskaltzaleok hitzordua, euskaldunok bagarela eta euskaraz bizitzeko hautua egin dugula ospatzeko eta urte osoan egiten den lana aldarrikatzeko. Euskarak 365 egun dituela esango dugu berriro ere eta Euskal Herriko hainbat herritako hormetan zintzilik dagoen aldarrikapena kalean, plazetan esango dugu, altu. Horretarako, hainbat ekitaldi prestatu dira abenduaren 3rako eta berauetan, besteak beste, Urko Aristi kazetariak idatzitako mezua irakurriko da. Ekitaldien eta bestelako hitzorduen zerrenda luzea da eta guk hurrengo Gehiago irakurri [...]

[Durango] "Zergatik ez" maratoia

Durangon ekin zioten 2011 urtean Euskarak 365 egun ekimenaren antolakuntzari. Hirugarren urtea da beraz Berbaro taldearentzat (Berbaro elkartea, Anboto komunikabideak eta Plateruena Kafe Antzokia) Durangoko eta eskualdeko euskaltzaleei zuzentzen zaiena. Aurten berezitasun batekin datoz Berbaroko lagunak: ekimenaren lemari jarraituz, urte osoan eskaintzen dituzten tailer batzuk hartu eta maratoia antolatu dute Durangoko Pinondo Etxean.  Zergatik ez? tailerrak erabilera sozialaren inguruko gogoeta egiteko eta sortzeko tailerrak dira. Abenduaren 2, 3 eta 4an beraz, Durangora hurbildu eta kanpainan parte hartzeko aukera paregabea dugu. Informazio gehiago: http://www.berbaro.com/zergatik-ez-maratoia/   EUSKARAK Gehiago irakurri [...]

Euskaltzaleak plazara ateratzeko deia

Gaur goizean aurkeztu dugu “Euskarak 365 Egun” ekimena, herriz herri ekitaldi ugari bilduko dituen ekimen zabala. Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako ekimena Topagunean biltzen diren herri eta eskualdetako 36 euskaltzale elkartek antolatu dutela azaldu du Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak goizeko aurkezpenean. “Euskarak 365 Egun” ekimenaren bidez euskaltzaleei plazara ateratzeko deia egin nahi izan diegu antolatzaileek. Izan ere, euskararen normalizazioan euskaltzaleek egindako lanaren aldarrikapena egin nahi du Topaguneak eta etorkizunean ere, hizkuntzaren normalizazioari bultzada berri bat emateko deia egin diegu euskaltzaleei, bakoitzak Gehiago irakurri [...]

[Basauri] Basaurin Be Bagara 365 egunez

Iazko abenduan euskaltzale talde batek eta Euskarabila Basauriko euskaldunen elkarteak 12 orduko jai handi bat ospatzera deitu zituen Basauriko euskaldunak. Jaiak Basauriko euskaldunen topagune izatea zuen helburu; herri itxuraz oso erdaldun honetan sakabanatuta bizi garen euskaldunon bilgune, elkar ezagutu eta elkarren berri izateko plaza; geure buruari eta herri osoari Basaurin ere euskaldunak asko garela erakutsi; euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatu; elkartuz gero, auzolanean, urrats handiak egin litezkeela frogatu; … Honela, herriko norbanako eta elkarte askoren arteko elkarlanetik sortu zen Basaurin Be Bagara jai ahaztezina, 12 orduz Basaurin euskara hutsez bizitzea posible egin zuena. Izandako Gehiago irakurri [...]

[Elgoibar] Eman atxikimendua euskarari

Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3an, baina guk egunero ospatzen dugu euskararen eguna. Euskarak, guretzako, 365 egun dituelako, euskara ez delako egun bateko kontua. Euskarak #365EGUN manifestuaren atxikimendu-bilketa abiatuko dugu gaur. Euskarak #365EGUN manifestua idatzi dugu Euskararen Nazioarteko Eguna herritarrok elkarrekin antolatu eta ospatzeko sortutako asanbladakook. Manifestua idatzi dugu, abenduaren 3a ospatzeko ez ezik aldarrikatzeko eguna ere badelako. Euskarak 365 egun dituelako guretzako, eta euskarari 365 egun horiek eman nahi dizkiogulako. Eta badakigulako, jakin, geure esku dagoela hori, geure konpromisoa izango dela euskarari bizia, arnasa, emango diona. Hona Gehiago irakurri [...]

Euskarak 365 egun

365 egun bizitzeko, aldarrikatzeko,  plazaratzeko, izateko, ospatzeko.  Abenduaren 3a hurbil dugu, 1949an Eusko Ikaskuntzaren ekimenez sortutako Euskararen Nazioarteko Eguna.  Eta abenduaren 3a ere bizitzeko, aldarrikatzeko, plazaratzeko, ospatzeko eguna izango da euskaltzaleontzako. Urte osoan zehar euskaraz bizi nahi dugunontzat eta euskaltzale garen guztiontzat egun garrantzitsua da abenduaren 3a, geurea delako. Baina hurrengo egunak, asteak eta hilabeteak ere garrantzitsuak direla ez dugu ahazten, horiek ere geure-geureak ditugulako. Euskaltzaleak biltzen hasi ginela urte asko joan dira jadanik eta herriz herri antolatuta gauden euskaltzaleok badakigu urte osoko ahaleginak ematen Gehiago irakurri [...]