[Arrasate] Giro onean bildu ziren euskaltzaleak Arrasateko Euskalgintzak deituta

Goienatik hartutako berria, bideoa eta argazkiak (goiena, cc-by-sa)

arrasate_dantzaArrasateko Euskalgintzak antolatuta, atzo iluntzean egin zen Euskararen Eguneko ekitaldi nagusia. Jende asko batu zuen euskararen aldeko aldarriak, eta antolatzaileek balorazio oso positiboa egin zuten.

Seber Altube plazan elkartu eta datzan egin ostean kalejiran heldu ziren Herriko Plazaraino. Bertan Patxi Monterok gidatuta soka dantza egin zuten. Amaieran, Erabizitzea izeneko manifestuaren irakurketan Euskalgintzaren izenean Pili Lopez Gorosabelek hartu zuen hitza eta Maria Ubarretxena alkateak ere izan zituen berba batzuk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude