[Elgoibar] Euskara jalgi hadi plazara!

elgoibar_kartelaelgoibarkoizarra.eus-etik ekarrita

Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldeak antolatuta, Jalgi hadi plazara! ekimena izango dugu ostiral honetan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Hasteko, giza katea izango da 19:00etan, Kalegoen plazan hasita, eta ondoren, Plazera plazara jaialdia, 19:30ean, Maalako parkean.

Elgoibarko Izarrak koordinatzen du Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldea, eta talde hori 2013an hasi zen Euskararen Nazioarteko Egunaren bueltako ekimenak prestatu eta antolatzen. Ekimen horien helburu nagusia elgoibartarron euskaltasuna aldarrikatzea da; gure euskaldun izateko borondatea plazaratzea, eta, batez ere, hiru ezaugarri dituzte antolatzen ditugun ekimenak:

  • Parte-hartzaileak dira: herriko elkarteak eta herritarrak dira protagonistak.
  • Herriko kale eta plazetara irteten gara euskaldunak garela eta izan nahi duguna esatera.
  • Jai-giroan aldarrikatzen dugu euskaltasuna.

 

Jalgi hadi plazara!

Hori da aurtengo ekimenari jarri diogun izenburua. XVI. mendean Bernat Etxeparek egindako aldarrikapena da, baina, gure ustez, oraindik ez du gaurkotasunik galdu. Euskararen kontua plaza publikora atera nahi dugu, eta hori da abenduaren 2an egingo duguna.

 

Aurtengo egitasmoa:

Bi atal nagusi izango ditu aurtengo ekimenak:

  • Giza katea: Kalegoen plaza eta Maalako parkea lotuko dituena, 53 elkarte eta 500 herritarren parte-hartzearekin.
  • Plazera plazara jaialdia: Maalako parkean izango da, 16 elkarteren parte hartzearekin, eta, besteak beste, karaokeak, esketxak, koreografiak, dantzak, poesia eta euskal txirigota ikusi eta entzungo dira.

 

Giza katea 19:00etan irtengo da Kalegoen plazatik, baina parte hartu behar dutenek 18:30ean azaldu behar dute plazara. Plazera plazara jaialdia, jaialdia, berriz, 19:30ean hasiko da, giza katea Maalara iristen denean.

 

Bi bideotan jasoko dugu dena

Egun horretan ikusi eta bizi izandakoa gordetzeko, bi bideo sortuko ditugu:

  • Bideo ofiziala, giza kateko eta Plazera plazara jaialdiko irudiekin eta herritarren testigantzekin osatuko duguna, 12 minutukoa.
  • Herri-BIDEOA: herritarrek mugikorrarekin grabatutako irudiekin osatuko dugun bideoa. Herri-BIDEOA sortzeko, elkarte bakoitzeko lagun bat izendatzea proposatu dugu. Mugikorrarekin kalera irten eta 10 segundoko bideoak grabatzea, hain zuzen ere. Nahi beste graba daitezke eta elgoibar365@gmail.com helbidera bidali behar dira. Abenduaren 5erako bidali behar dira bideoak.

Ondoko elkarte eta erakundeek parte hartuko dute giza katean:

  1. Erraldoiak
  2. Udal txistulariak
  3. Udalbatza
  4. Elgoibarko Izarra
  5. Gazte asanblada
  6. Jalgi gazte taldea
  7. Herri eskola
  8. Ikastola
  9. Elgoibarko lagun taldea
  10. Institutua
  11. Gure Esku Dago
  12. EA
  13. AEK euskaltegia
  14. Haizea
  15. Igeriketa-taldea
  16. Mintxeta atletismo taldea
  17. Musika eskola
  18. Dultzaineroak
  19. Ongarri zine-kluba
  20. Lagunak pilota eskola
  21. Errigora
  22. Haurreskola
  23. Eskuz
  24. Nagusilan
  25. Egur
  26. Tenis
  27. CD Elgoibar
  28. Sare
  29. LAB
  30. Udal euskaltegia
  31. Sortu
  32. Morkaiko
  33. IMH
  34. EAJ
  35. Txankakua
  36. Sanlo
  37. Meka
  38. Stop deshaucios
  39. Prekaritatea
  40. Urnobiltza
  41. Loreak emakume taldea
  42. Kalamua guraso elkartea
  43. Ikastolako gurasoak
  44. Altzola Zubibai
  45. Aire andaluz
  46. Udal langileak
  47. Haritz dantzari taldea
  48. Danobat
  49. Mauxitxa txaranga
  50. Kontsumo taldea
  51. Kale kantariak
  52. 60+
  53. Musika eskolako trikitilariak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude