Bigarren urtez egin du Euskaltzaleen Topaguneen mugimenduak kalera, plazara irtetzeko deia abenduaren 3an. Ospatzeko eta aldarrikatzeko eguna dela azpimarratuko dugu aurten ere euskaltzaleok hitzordua, euskaldunok bagarela eta euskaraz bizitzeko hautua egin dugula ospatzeko eta urte osoan egiten den lana aldarrikatzeko.

urko_aristiEuskarak 365 egun dituela esango dugu berriro ere eta Euskal Herriko hainbat herritako hormetan zintzilik dagoen aldarrikapena kalean, plazetan esango dugu, altu. Horretarako, hainbat ekitaldi prestatu dira abenduaren 3rako eta berauetan, besteak beste, Urko Aristi kazetariak idatzitako mezua irakurriko da.

Ekitaldien eta bestelako hitzorduen zerrenda luzea da eta guk hurrengo lerroetan horietako batzuk zehaztuko ditugu. Hala ere, hainbat herritan egingo dira mota bateko edo besteko ekitaldiak eta parte hartzeko dei zabala egiten dugu Euskaltzaleen Topagunetik.

Manifestua. Aitor EtxartekHorra abenduaren 3ko hitzorduetako batzuk:

  • Arrasaten, 18:00etan aurrera, herriko plazan
  • Aretxabaletan, 18:00etan, plazan
  • Elgoibarren, 18,00etan, udaletxeko plazan
  • Soraluzen, 19,00etan, plazan
  • Azkoitian, 18,15ean, plazan (12,00etan ere izango dute ekitaldi bat)
  • Errenterian, 19,30ean, herriko plazan
  • Donostian, egun osoan zehar hainbat ekitaldi
  • Eibarren, 19,00etan, Toribio Etxebarriako anbulategi paretik abiatuta
  • soka dantzan5Etxebarrin, 18,30ean, udaletxeko plazan
  • Erandion, 18,30ean, Astrabuduako Josu Murueta plazan
  • Getxon, 19,00etan, Telletxe plazatik abiatuta
  • Ermuan, 18,00etan, herriko plazan
  • Derion, 19:00etan, herriko plazan
  • Gasteizen, egun osoan banatuko dute ALEA aldizkari berria
  • Izarran (Urkabustaiz), 18:00etan, herriko plazan
  • Laudion, 18:30ean, Aldai plazan
  • Amurrion, 18,30ean, herriko plazan
  • …..

Esan bezala, ez dira ekitaldi hauek bakarrik izango, baina badago non aukeratua. Gainera, aurreko eta ondorengo egunetan ere ekitaldi eta ekimen ugari antolatzen ari dira. Bi aipatuko ditugu, asteburuan ospatu direnak.

Julio Sotoren bertsoak ikastenIruñean ospatu zuten Iruñerriko hainbat euskaltzaleen elkartek batera antolatutako ekitaldia. Iruñeako Karrikiri, Atarrabiako Karrikaluze, Berriozarreko Zorroka, Txantreako Euskaldunon Biltoki, Euskalerria Irratia eta Duguna dantza taldeak antolatu zuten igandeko ekitaldia eta Iruñeako udaletxeko plazan egin zen.

Basaurin berriz, aurreko bi urtetan bezala Basaurin Be Bagara ekimenak herriko euskaldun eta euskaltzale guztiak bildu zituen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude